Itxi

Lesio larria

Javier Flaño sei hilabaterako baja izango da

Erredakzioa

Osasunako jokalariak min hartuta amaitu zuen Realaren aurkako derbia eta astelehen honetan baieztatu da haustura duela ezker belauneko lotailu gurutzatuan.

Javier Flañok zelaia min hartuta uzten duen unea. Argazkia: EFE

Javier Flaño Osasunako jokalaria sei hilabeterako baja izango da Realaren aurkako derbian zelaia min hartuta utzi ostean. Astelehen honetan baiezatatu da haustura duela ezker belauneko lotailu gurutzatuan.

Flañok 32 urte ditu, eta hurrengo egunetan egingo diote ebakuntza Nafarroako Unibertsitateko Klinikan. Denboraldia hasi aurretik urtebeterako berritu zuen kontratua Osasunarekin eta beste urtebetez berrituko luke automatikoki denboraldi honetan 20 partida jokatuz gero. Lesio honekin, ostera, zail izango du kontratua automatikoki berritzea.

 

itzea.

 

itzea.

 

itzea.

 

Albisteak (3)