Lesio larria izan eta gero
2018ra arte luzatu dio kontratua Javier Flañori Osasunak
Erredakzioa
Jokalari nafarrak min hartuta amaitu zuen Realaren aurkako derbia eta sei hilabete emango ditu bajan.
Osasunak 2018ra arte luzatu dio kontratua Javier Flaño jokalariari.
Jokalaria sei hilabeterako baja izango da Realaren aurkako derbian zelaia min hartuta utzi ostean. Astelehen honetan baieztatu da haustura duela ezker belauneko lotailu gurutzatuan.
Flañok 32 urte ditu, eta hurrengo egunetan egingo diote ebakuntza Nafarroako Unibertsitateko Klinikan. Denboraldia hasi aurretik urtebeterako berritu zuen kontratua Osasunarekin eta beste urtebetez berrituko luke automatikoki denboraldi honetan 20 partida jokatuz gero. Lesio honekin, ostera, zail izango du kontratua automatikoki berritzea.
koki berritzea.koki berritzea.