Jokalari garrantzitsuak
Oier Sanjurjok eta Roberto Torresek 2019ra arte berritu dute
Erredakzioa
Osasunak jakitera eman duenez, bi jokalariekin akordiora iritsi eta kontratuak berritu dizkie 2019. urteko ekainaren 30era arte.
Osasunak astearte honetan jakinarazi duenez, Oier Sanjurjo eta Roberto Torres jokalarien kontratuak berritu ditu 2019. urteko ekainaren 30era arte. Kluba eta jokalariak arazo gabe iritsi dira akordiora eta kontratu-berritzeak sinatu dituzte.
Bestalde, astelehen gauean, Osasunak Javier Flañoren kontratua urtetez berritu duela jakinarazi zuen. Flaño Realaren aurkako derbian lesionatu zen, eta sei hilabeterako baja izango da. 20 partida jokatuz gero automatikoki berrituko zukeen kontratua Osasunarekin, baina lesioa dela eta ia ezinezkoa zen baldintza hori betetzea. Jada ez du baldintza hori bete beharko.
i bete beharko.i bete beharko.