Itxi

Sadarren

Osasunak puntu bat eskuratu du Celtaren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gorritxoek hutsean mantendu dute atea, baina aurkariarenera ez dira argitasunez iritsi. Celta Osasuna baino hobeto aritu da, abagune gehiago sortuz.

Osasuna eta Celta hutsean geratu dira Sadarren, eta bi taldeek garaipenik gabe jarraitzen dute Ligan. Galiziarrak hobeto aritu dira, eta nafarrek sufrimendua eta nekea eskaini dute puntu bat eskuratzeko.

Mario egon da Osasunaren atepean, Nauzeten ordez. Kanariarrari buruzko zalantzak izan dira denboraldia hasieran.

Osasunak ondo hasi du partida, baina Celta baloiaren jabetzarekin egin da eta arriskua sortu du, Osasunari kontraerasoko jokaldiak utziz.

Riviereren jaurtiketa bat eta Fran Meridaren barneraldi bat izan dira gorritxoen aukerak lehen zatian. Penaltia eskatu dute Meridaren jokaldian. Marioren geldiketei eta Celtak jokoz kanpo egindako jokaldiei esker, hutsean joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, Clercek egin du lehen abagunea, korner batean, baina Celtak jarraitu du nagusi. Osasunak, atzean sartuta, ez du aukerarik sortu. Jokaldi zalantzagarri batean, Celtak Aspasi penaltia egin diotela eskatu du. Azken minutuan, galiziarrak langara bidali du baloia.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Mario; Aitor Buñuel, Oier, David García, Unai García, Clerc; Imanol Garcia, De las Cuevas, Fran Merida (Roberto Torres, 61. min); Riviere (Jaime, 53. min) eta Oriol Riera (Sergio León, 85. min).

Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny, Bongonda; Wass (Radoja, 85. min), Hernández, Señe (Sisto, 76. min); Aspas eta Guidetti (Rossi, 61. min).

ossi, 61. min).

Albisteak (3)

Bideoak (1)