Itxi

Ostegunean, 20:00etan

Osasuna eta Espanyol, lehenengo garaipenaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nafarroako taldeak oraindik ez du irabazi, ezta Sadarren izango duen aurkariak ere, ostegunean 20:00etan. Bina puntu dituzte biek.

Osasuna-Espanyol, ostegunean 20:00etan / EFE.

Osasunak Espanyol hartuko du Sadarren, ostegunean 20:00etan, denboraldiko lehenengo garaipena lortzeko helburuarekin. Kataluniako taldeak ez du orandik irabazi, eta biek dituzte soilik bi puntu lau jardunaldiren ostena.

Gorritxoek Celtaren aurka etxean erakutsitako maila hobetu beharko dute garaipena lortu nahi badute, baina baja ugari izango dituzte, lesioengatik: Miguel Flaño, Fausto Tienza, Javier Flaño, Didier Digard eta Goran Causic.

Enrique Martinek Tano Bonnin berreskuratuko du, zigorra beteta. Roberto Torres egongo dela baieztatu du entrenatzaileak, ehuneko ehunean ez dagoen arren. Sistema aldaketa egon liteke.

Espanyolen, Quique Sanchez Floresek ziurra izan ohi den Pablo Piattiren baja dauka, eta ez dira hamaikakoan aldaketa asko aurreikusten.

HASIERAKO HAMAIKAKOAK

Osasuna: Mario; Oier, David Garcia, Unai Garcia, Clerc; Imanol Garcia; Jaime, Roberto Torres, De las Cuevas, Alex Berenguer; eta Oriol Riera edo Sergio Leon.

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, Oscar Duarte, David López, Víctor Sánchez; Hernan Perez, Javi Fuego, Marc Roca, Reyes, Baptistao eta Gerard Moreno.

Gerard Moreno.

Albisteak (3)