Las Palmasen aurka
Garaipenak azken minutuan ihes egin dio Osasunari (2-2)
Agentziak | Erredakzioa
Atsedenaldian 2 eta 0 aurretik izan dira gorritxoak baina bigarren zati oso kaskarra jokatu dute eta Las Palmasek rdinekta lortu du Vicenteren eta David Garciaren golei esker.
David Garcia kanariarrak 91. minutuan egindako golak garaipena galarazi dio Osasunari Sadarren. Nafarrek bi goleko errenta izan dute baina atzean sartu dira eta Las Palmasi eman diote partidaren kontrola (2-2).
Roberto Torresek egin du lehen gola penaltiz, eta Sergio Leon kordobarrak bigarrena, lehen zatiaren luzapenean. Baina atsedenaldiaren ostean Las Palmasek partida berdintzea lortu du berdinketa.
Iruindarrek norgehiagokarik irabazi gabe jarraitzen dute. Martin Monreal entrenatzailea, gainera, aldageletara eraman behar izan dute, ondoezik sentitu delako.
Nafarrek lehenengo minutuetan hartu dute aurrea markagailuan, Boatengek baloia eskuarekin desbideratu eta epaileak penaltia adierazi duelako. Roberto Torresek jaurti eta baloia sareetan sartu du.
Lehen zatiaren luzapenean, Sergio Leonek bigarrena egin du, gol ederra.
Bigarren zatian, Osasuna atzean sartu da eta Las Palmas jaun eta jabe izan da. Ondorioz, Vicente Gomezek eta David Garciak berdinketa egin dute.
Fitxa teknikoa
2 - Osasuna: Nauzet; Alex Berenguer, David García, Miguel Flaño, Unai García, Fuentes (Tano, 61. min); Roberto Torres (Olavide, 81. min), Fausto Tienza, Oier, De las Cuevas; eta Sergio León (Jaime, 64. min).
2 - Las Palmas: Lizoain; Míchel Macedo, David García, Aythami (Asdrúbal, 86. min), Helder (Dani Castellano, 69. min); Roque Mesa; Mateo García (Momo, 69. min), Vicente Gómez, Tana, Prince Boateng; eta Livaja.
Golak: 1-0, 7. min: Roberto Torres, penaltiz. 2-0, 47. min: Sergio León. 2-1, 57. min: Vicente Gómez. 2-2, 91. min: David García.
FINAL | #Osasuna 2-2 @UDLP_Oficial. Los canarios se llevan un punto en el descuento. #OsasunaLasPalmas pic.twitter.com/Dpa9Nhb49n
— CA OSASUNA (@CAOsasuna) 1 de octubre de 2016