ONDOEZIK SENTITU OSTEAN
Enrique Martinek alta jaso du
Agentziak | Erredakzioa
Osasunako entrenatzaileak "hipertentsio krisi bat" izan zuen Las Palmasen aurkako partidan. Aldageletara eraman eta osasun zerbitzuek artatu zuten.
Enrique Martin Osasunako entrenatzaileak alta jaso du larunbatean ondoezik sentitu ostean. Martinek "hipertentsio krisi bat" izan zuen bere taldea Las Palmasen aurka jokatzen ari zenean.
Taldea Cascanten elkartuko da astelehenean, eta Tajonarren entrenatuko du asteartean. Saioaren ostean, Martinek prentsaurrekoa emango du.
ng> emango du.