Itxi

Ostiralean, 20:45ean

Osasuna – Betis, beheko postuetatik ateratzeko lehia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Iragan asteburuan, gorritxoek denboraldi honetako lehen garaipena lortu zuten, Eibarren aurkako derbian, eta bide horri eutsi nahi diote.

Nafarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi dute. Argazkia: Efe.

Osasunak eta Betisek sailkapeneko azken postuetatik ateratzeko lehia izango dute ostiralean Sadarren. Nafarrek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten aurreko jardunaldian Eibarren aurkako derbia irabaziz. Andaluziarrek, berriz, 1 eta 6 galdu zuten etxean, Real Madrilen aurka.

Gorritxoek bigarren garaipena lortu nahi dute jarraian, jaitsiera postuetatik atera ahal izateko. Etxean ez dute oraindik garaipenik lortu: bi partida berdindu eta beste bi galdu dituzte.

Derbia irabazi ostean, Enrique Martin Osasunako entrenatzaileak adierazi zuenean, "jazarpena" jasaten ari da, norbaitek taldeak Eibarren eta Betisen aurka galtzea nahi duelako bera entrenatzaile kargutik kentzeko. Martinek ez du pertsona hori zein den esan nahi izan, baina zaleak eta hedabideak ez direla azpimarratu du.

 

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Nauzet; Oier, David García, Miguel Flaño, Unai García, Alex Berenguer; Digard, Roberto Torres, De las Cuevas; Sergio León eta Oriol Riera.

Real Betis: Adán; Rafa Navarro o Cejudo, Mandi, Donk, Álex Martínez; Joaquín, Petros, Felipe Gutiérrez, Dani Ceballos; Rubén Castro eta Tonny Sanabria.

Epailea: Carlos del Cerro (Batzorde madrildarrekoa).

Estadioa: Sadar.

Ordua: 20:45ean

a: 20:45ean

Albisteak (3)