Igandean, 18:30ean
Osasunak hil ala biziko partida du Sportingen aurka
Erredakzioa
Gorritxoek mailari eusteko lehian aurkari zuzena den talde asturiarra izango dute aurkari igande honetan, 18:30ean, Molinonen.
Sportingek eta Osasunak hil ala biziko partida jokatuko dute igande honetan, 18:30ean, Molinonen. Aurkari zuzenak dira mailari eusteko lehian eta galtzen duen taldea oso minduta geratuko da.
Abelardo Sportingeko entrenatzaileak Santiago Bernabeun jokatu zuen hamaikakoa errepikatuko du. Talde asturiarrak partida ona jokatu zuen, eta berdintzetik gertu egon zen. Duje Copek penaltia huts egin zuen norgehiagokako azken minutuetan.
Osasunak puntuak behar ditu. Caparros entrenatzaile denetik bi partida galdu ditu Ligan (Leganesen eta Atleticoren arka) eta Kopan porrota jaso zuen Granadaren aurka. Talde gorritxoak luzarorako min hartuta dauden Didier Digarden eta Javier Flañoren bajak izango ditu.
Ustezko hamaikakoak:
Sporting: Cuellar, Douglas, Lillo, Jorge Mere, Amorebieta, Isma Lopez, Sergio Alvarez, Nacho Cases, Carmona, Moi Gomez eta Cöp.
Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, Iván Marquez, Clerc; Roberto Torres, Imanol Garcia, Causic, Alex Berenguer; Kenan Kodro eta Oriol Riera.
Epailea: de Burgos Bengoetxea.
Zelaia: Molinon.
Ordua: 18.30ean.
trong>18.30ean.