Lesionatuta
Miguel Flañok denboraldi osoa galduko du lesio batengatik
Agentziak | Erredakzioa
Gorritxoen kapitainak ezker belaunaren aurreko lotailu gurutzatua guztiz hautsita dauka. Oraindik ez dakite noiz egingo dioten ebakuntza.
Miguel Flañok guztiz hautsita du ezker belaunaren aurreko lotailu gurutzatua, eta ebakuntza egin behar izango diote. Denboraldi osoa galduko du. Gainera, barruko meniskoaren atzeko adarra minduta dauka.
Jokalari gorritxoa Bartzelonaren aurkako partidan lesionatu zen, larunbatean Sadarren.
Osasunak Flañoren lesioaren ondorioak azterketa medikoen osteko komunikatu batean esan ditu. Atzeko erdilaria ebakuntzaren zain dago.
aren zain dago.aren zain dago.