Kargatzen...
Itxi

Kirol zuzendaria

Vasiljevic zuzendaritzak 'babestuta' sentitzen da, baina minduta dago

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Osasunaren kirol zuzendariak azaldu duenez, entrenatzailea izateko izenak proposatu zituen, baina besteek izan zuten azken erabakia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Petar Vasiljevicek, Osasunaren kirol zuzendariak, zuzendaritza batzordeak "babestuta" senditzen dela esan du, "politika komuna" defendatzen dutelako, baina kide baten "adierazpen batzuek" minduta agertu da.

"Zuzendaritzak babestuta sentitzen naiz, eman ditugun pausoengatik, baina gustatu ez zaizkidan adierazpen batzuek ustekabean harrapatu naute", esan du Vasiljevicek.

Batzordeko kide batek Vasiljevic egin zuen Martin Monrealen kargugabetzearen erantzule. "Niri galdetu zidaten, eta momentu horretatik aurrera erabakiak hartu ziren. Ez geunden bide onean eta aldaketa bat gomendatu nuen, hala da. Izenak proposatu nituen, nire funtzioa da, baina klubak erabaki zuen", esan du.

Kirol zuzendariak Joaquin Caparrosengandik "zerbait gehiago" espero zuela onartu du, baina adaptazio "prozesu" bat dela ulertzen du, eta egutegia zaila izan dela esan du.

strong>esan du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)