Itxi

2-0

Osasuna garaipenaren bidera itzuli da, Granada kanporatuta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gorritxoek Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatuta esango diote agur urteari eta, batez ere, Joaquin Caparrosen lehenengo garaipena lortuta. Indarra emango die Ligan geratzen zaienari begira.

Jaime Romero, bigarren golaren egilea / EFE.

Osasuna Errege Kopako final-zortzirenetara igaro da, etxeko lehenengo garaipena lortuta. Taldearen lehenengoa izan da Joaquin Caparros aulkian dagoenetik. Alex Berenger eta Jaime Romeroren golek Granadaren aurkako kanporaketa irauli dute (2-0).

Gorritxoek ondo hasi dute neurketa, baina ordu laurdenera, Granadak izan du nagusitasuna, zelaierdiko kontrola eskuratuta. Bi taldeek, Ligako azkenek, gola egin ahal izan dute lehen zatian.

24. minutuan, Lombanek penaltia egin dio Sergio Leoni, baina Oier atezainak aurrelariaren jaurtiketa urrundu du oinarekin. Atsedenaldia iritsi baino lehen, Alex Berenguerrek kanporaketa berdindu du, De las Cuevasen erdiraketa bat baliatuta.

Bigarren zatian, Jaime Romerok (De las Cuevas lesionatuaren ordez), Osasunaren bigarrena egin du areaz kanpotik, kanporaketa etxekoen alde jarrita.

Granadak gorritxoak estutu ditu, baina ezin izan du golik sartu. Aire hartu du Osasunak 2017ari begira. Ligan suspertzea izango du helburu.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Mario; Aitor Buñuel, Unai Garcia, Ivan Marquez, Clerc; De las Cuevas (Jaime, 46. min), Causic, Fran Merida (Roberto Torres, 36. min), Alex Berenguer; Sergio Leon (Otegui, 84. min) eta Oriol Riera.

Granada: Oier; Vezo, Lombán, Saunier (Andreas, 68. min), Gabriel Silva; Uche, Samper (Carcela, 76. min); Atzili (Boga, 59. min), Javi Marquez, Alberto Bueno; eta Ezequiel Ponce.

Golak: 1-0, 46+. min: Alex Berenguer. 2-0, 58. min: Jaime.

Albisteak (2)