Igandean, 12:00etan
Osasunak erronka zaila dauka Sadarren, Sevillaren bisitarekin
Agentziak | Erredakzioa
Nafarrek zazpi puntura dauzkate salbazio postuak, eta partida bakarra irabazi dute Lehen Mailara itzuli direnetik.
Osasunak eta Sevillak helburu oso ezberdinekin egingo diote aurre igande eguerdian Sadarren jokatuko duten neurketari. Bi taldeen artean 30 puntuko aldea dago sailkapenean.
Jorge Sampaoliren taldea Ligako oilarrekin borrokan dagoen bitartean, Osasunak lehen itzulia hamar puntuak gaindituta amaitu nahi du. Bederatzi dauzkate orain nafarrek.
Nafarrek zazpi puntura dute mailari eustea, eta norgehiagoka bakarra irabazi dute Lehen Mailara itzuli direnetik. Are gehiago, Sadarren, etxean, ez dute oraindik garaipenik lortu.
Hala ere gorritxoak baikor dira, Petra Vasiljevicen aginduetara jokatutako azken bi partidetan hobera egin dutelako. Gauzak horrela, lehen itzulia 12 punturekin amaitzeko itxaropena dute.
Ustezko hamaikakoak
Osasuna: Mario; Unai García, Oier, Tano; Alex Berenguer, Fausto Tienza, Roberto Torres, Causic, Clerc; Sergio León eta Oriol Riera.
Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Mercado, Rami, Nico Pareja, Escudero; N'Zonzi, Franco Vázquez; Sarabia, Nasri; eta Ben Yedder.
Epailea: Estrada Fernández (Katakuniako batzordekoa).
Estadioa: Sadar.
Ordua: 12.00etan.
12.00etan.