Porrota Sadarren
Zigor handiegia jaso du Osasunak Sevillaren aurka (3-4)
Agentziak | Erredakzioa
Nafarrak bi aurrez aurreratu dira markagailuan baina Sevillak egoerari buelta ematea lortu du. Sergio Leon, Iborra (3, bat bere atean), Vazquez, Sarabia eta Kodro izan dira golegileak.
Sevillak bere historiako lehen itzulirik onena egin du Ligan, Osasunari 3 eta 4 irabazi ostean. Nafarrek sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute.
Gorritxoek ez dute oraindik Sadarren garaipenik lortu, baina gaurkoa partida txukuna jokatu dute eta zigor handiegia jaso dute zelaian egindako lana ikusita.
Jorge Sampaoliren taldea, hala ere, bolada onean da eta birritan irauli du markagailua. Sergio Leonek aurretik jarri du Osasuna 14. minutuan. Iborrak banakoa sartu du atsedenaldiaren atarian.
Bigarren zatian, Iborrak berak gola egin du, baina bere atean, eta nafarrak 2 eta 1 jarri dira aurretik. Iborra izan da golegile berriro bi minutu geroago, baina oraingoan nafarren atean sartu du baloia. Bina, 64. minutuan.
Franco Vazquezek andaluziarren hirugarrena egin du ordu laurden geroago, eta Sarabiak laugarrena luzapeneko lehen minutuan. Vasiljevicen taldeak ez du etsi, eta Kenan Kodrok etxekoen hirugarrena egin du 93. minutuan. Baina beranduegi, hiru puntuek ihes egin dute Sadarretik.
Fitxa teknikoa
3 - Osasuna: Mario; Unai García, Oier, Tano; Alex Berenguer, Fausto Tienza (Kenan Kodro, 87. min), Roberto Torres, Causic (Imanol García, 74. min), Clerc; Sergio León (Riviere, 71. min) eta Oriol Riera.
4 - Sevilla: Sergio Rico; Mercado (Sarabia, 65. min), Nico Pareja, Rami; Mariano, N'Zonzi, Iborra, Escudero; Vázquez (Kranevitter, 84. min), Jovetic; eta Ben Yedder (Correa, 89. min).
Golak: 1-0, 15. min: Sergio León. 1-1, 43. min: Iborra. 2-1, 63. min: Iborra, bere atean: 2-2, 65. min: Iborra. 2-3, 80. min: Vázquez. 2-4, 91. min: Sarabia. 3-4, 93. min: Kenan Kodro.
n: Kenan Kodro.