Itxi

Porrota Bartzelonan

Osasuna, maldan behera (3-0)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nafarrek 10 jokalarirekin jokatu dute 28. minututik epaileak Oierri txartel gorria atera diolako. Itxura txarra eman dute eta Espanyol jaun eta jabe izan da. Caicedo, Jurado eta Gerard, golegile.

Oier Sanjurjo eta Piatti. Argazkia: Efe.

Osasuna amildegitik gero eta gertuago dago Espanyolekin 3 eta 0 galdu ostean. Kataluniarrak Europarekin ametsetan jarraitzeko aukera dute, eta nafarrek, berriz, etorkizun iluna dute Lehen Mailan.

Caicedok (17. Min), Juradok (46. Min) eta Gerard Morenok (90. Min) egindako golek Osasuna hondoratu dute sailkapenean. Gorritxoak jokalari bat gutxiagorekin  aritu dira 60 minutuz epaileak Oierri ateratako txartel gorriaren ondorioz.

Lehen zatian Espanyol jaun eta jabe izan da, etxekoak eroso aritu dira futbolean eta horren ondorioz lehen gola egin dute 17. minutuan. Caicedok buruarekin errematatu eta baloia ate barrura bidali du.

Lehen zatian Osasunak aukera bakarra izan du, De las Cuevasek jaurtiketa egin du, arrisku handirik gabe, eta Diego Lopezek ez du arazorik izan baloia harrapatzeko.

Norgehiagoka zaildu egin zaie gorritxoei lehen ordu erdia betetzear izan denean. Clos Gomezek penaltia adierazi du Gerad Morenoren eta Siriguren arteko jokaldian. Hala ere, txartel gorria Oierri atera dio, epailearen iritziz Oier izan baita Moreno lurrera bidali duena.

Caicedok jaurti du penaltia eta Siriguk igarri egin dio, baloia aldenduz.

Bigarren zatia

Atsedenaldiaren ostean, Juradok aldaratze bat aprobetxatu du, lehen minutuan, Espanyolen bigarren gola egiteko.

Partida erabakita, Espanyoleko jokalariak eroso aritu dira futbolean.

Luzapenean, Gerard Morenok kataluniarren hirugarren gola egin du, Osasunako atzelariek egindako oparia aprobetxatuta.

 

Fitxa teknikoa

3 - Espanyol: Diego López; Marc Navarro, Óscar Duarte, Diego Reyes, Aarón; Hernán Pérez (Reyes, 72. min), David López, Jurado (Marc Roca, 63. min), Piatti; Felipe Caicedo (Melendo, 88. min) eta Gerard Moreno.

0 - Osasuna: Sirigu; Oier, David García, Vujadinovic (Berenger, 60. min), Clerc; Jaime (Fran Mérida, 64. min), Raoul Loé, Causic, De las Cuevas; Kenan (Unai García, 32. min) eta Rivière.

Golak: 1-0: Caicedo, 17. min. 2-0: Jurado, 46. min. 3-0: Gerard Moreno, 90. min.

oreno, 90. min.

Albisteak (3)