Ezusteko iragarpena
Osasunak hauteskundeak egingo ditu, 'hemendik gutxira'
Agentziak | Erredakzioa
Luis Sabalza klubeko presidenteak eman du erabakiaren berri, ostegunean egindako ez ohiko batzarrean. Hauteskundeen egutegia datorren astean iragarriko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hauteskundeak aurreratu egingo dituela iragarri du Luis Sabalza Osasunako presidenteak ostegun honetan egindako ez ohiko batzarrean. Ondorioz, Sabalzak eta bere zuzendaritzak ez dute 2018ra arte jarraituko agintean. Zuzendaritzak datorren astean emango du hauteskundeetako egutegiaren berri.
Sabalzak esan duenez, zuzendaritza "kokoteraino" dago, eta "ez du zentzurik agintea agortzeak". Euren ontrako "gurutzadarekin nazkatuta" daudela gaineratu du.
Zuzendaritzak hedabideen aurrera atera behar izan du aste honetan bertan Petar Vasiljevic entrenatzaile eta kirol zuzendariaren kontratuaren inguruan eta haren zor pertsonalak kitatzeko emandako laguntzen inguruan azalpenak emateko.
ateko.