Bazkideen Batzar Orokorra
Hauteskundeak urrian egingo direla erabaki dute bazkideek
Erredakzioa
Osasunako bazkide konpromisarioek Ohiko Batzar Nagusian erabaki dute urrian egingo direla presidentea aukeratzeko hauteskundeak.
Osasunako bazkide konpromisarioek astearte honetan erabaki dute, Ohiko Batzar Nagusian, presidente berria aukeratzeko hauteskundeak 2017ko urrian egingo direla.
Lehenengo, hauteskundeak egiteko beharra zegoen edo ez bozkatu dute bazkide konpromisarioek. Hauteskundeak egitearen aldeko 159 boto, kontrako 54 eta 7 abstentzio zenbatu dituzte.
Ondoren, hauteskundeak noiz egingo diren bozkatu dute. 129 bazkide hauteskundeak urrian egitearen alde agertu dira, 50 ekainean egitearen alde eta 35 abuztuan egitearen alde.
egitearen alde.