Itxi

Utzita

Osasunan jokatuko du Nelsonek

Erredakzioa

Betiseko eskuin atzelariak utzita jokatuko du soldata osotasunean ordainduko dion talde gorritxoan.

Real Betisek eta Atletico Osasunak Nelson Augusto Tomarren lagapena adostu dute, eta lortutako akordioaren ondorioz, portugaldarrak Osasunan jokatuko du heldu den denboraldian, talde gorritxoak soldata ordainduko dio (900.000 euro inguru), eta sasoia amaitutakoan jokalaria erosteko aukera izango du talde nafarrak, sei milioi euro ordainduta.

Nelson eskuin atzelaria da, 27 urtekoa, eta Portugalko selekzioarekin aritutakoa. Betisera heldu aurretik Benfican jokatzen zuen, eta bertan Jose Antonio Camacho Osasunako egungo entrenatzailea ezagutu zuen.

Nelson Betisetik aurten Iruñara heldu den bigarren jokalaria da. Aurretik, Damia Abella heldu zen, hau ere eskuin atzelaria.


Albisteak (1)