2017/2018 denboraldia
Osasunak denboraldi-aurreko lehen entrenamendua egin du
Agentziak | Erredakzioa
Gaurkoa Diego Martinez teknikari berriaren zuzendaritzapean egin duten lehen entrenamendua izan da. Entrenatzaileak zortzi saio prestatu ditu.
Osasunako jokalariek aurtengo denboraldia prestatzeko lehen entrenamendua egin dute astelehen honetan, Tajonarreko instalazioetan. Era berean, azterketa medikoak egin dituzte jokalari batzuek, eta, gainontzekoek, berriz, asteartean egingo dituzte.
Gaurkoa Diego Martinez teknikari berriaren zuzendaritzapean egin duten lehen entrenamendua izan da. Entrenatzaileak zortzi saio prestatu ditu (astelehenetik larunbatera goizez. Halaber, bi saio egingo dituzte asteazkenean eta ostiralean).
Denboraldi-aurreko ohiko osasun azterketei dagokienez, astelehen honetan hamaika jokalarik egin dituzte: Carlos Clerc, Juan Fuentes, Sebas Coris, Javier Flaño, Unai Garcia, Fausto Tienza, Roberto Torres, Oier De las Cuevas, Fran Merida eta Lucas Torro.
Osasunak jakitera eman duenez, Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dituzte azterketa medikoak. Bertan, esfortzu proba egin dute gasak neurtuz, elektrokardiograma eta arteria tentsioaren azterketa. Bihar gainontzeko jokalari gorritxoek egingo dituzte proba horiek.
e proba horiek.