Kargatzen...
Itxi

Ofiziala

Alex Berenguerrek Torinon jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Italiako taldeak 5,5 milioi euro finko ordainduko dizkio Osasunari, eta beste milioi bat, hainbat aldagai betez gero. Gorritxoek 1,5 milioi jasoko dituzte Torinok jokalaria Athletici saltzen badio.

Alex Berenguer

Ofiziala da: Osasunak eta A Serieko Torinok akordioa lortu dute, eta Alex Berenguerrek Italiako talde horretan jokatuko du hemendik aurrera. Osasunak 5,5 milioi finko jasoko ditu, eta beste bat, aldagai batzuk betez gero; halaber, Torinok jokalaria Athletici salduko balio, klub gorritxoak beste 1,5 milioi euro jasoko ditu.

Osasunak ohar baten bidez jakinarazi duenez, honakoa eskatu die jokalari hori fitxatzeko interesa agertu duten taldeei: 6,5 milioi finko; beste bat, aldagai batzuen betez gero; eta 1,5 milioi, jokalaria Athleticera joanez gero. Azkenean, Berenguerrek berak erraztu du operazioa; izan ere, uko egin dio berari zegokion % 15ari, eta, hortaz, Osasunak ia-ia eskatzen zuena jasoko du.

Iruñeko taldeak eskerrak eman dizkio Berenguerri. Klubak sare sozialetan nabarmendu duenez, jokalaria ‘bere etorkizunerako onena’ topatzen saiatu da, baina Osasunak ‘eskaintzarik onena’ jaso arte itxaron du.

Albisteak (4)