Itxi

Larunbatean, 20:00etan

Real Madril-Osasuna: Sergio Fernandez etxean geratu da

Erredakzioa

Mourinhok, bestalde, Cristiano Ronaldo zerrendan sartu du eta hasieratik joka dezake portugaldarrak.

Jose Antonio Camachok egin duen azken probaren arabera, baliteke aurrelari bakarrarekin jokatzea Bernabeun, Arandarekin. Eta atzealdea aldatu beharko du halabeharrez, Sergiok ezin izango duelako jokatu.

Horrenbestez, erdiko atzelariak Miguel Flaño eta Lolo izango dira. Huelvako jokalariak debuta egingo du horrela Osasunarekin partida ofizial batean Santiago Bernabeun. Sergio zalantzan zegoen ezker iskiotibiala minduta zuelako eta gaurko entrenamenduan lesioa okertu egin zaio. Asier Riesgo eta Josetxo ere etxean geratuko dira, min hartuta.

Jose Antonio Camachok 20 jokalari deitu ditu partidarako, tartean Nelson, printzipioz hasierako hamaikakoan arituko ez dena. Aipatutako atzealdeko nobedadeaz gain, Aranda jarriko luke entrenatzaile murtziarrak aurrelari bakar gisa.

Bernabeura egindako azken bisitetan galdu zuten gorriek baina oso gutxigatik, azkenengoan 3 eta 2ko markagailuarekin. Larunbateko neurketan hori aldatzeko aukera egon daiteke.

Mourinhok, bestalde, Cristiano Ronaldo zerrendan sartu du eta hasieratik joka dezake portugaldarrak.


Albisteak (2)