2007an debutatu zuen
Oier Sanjurjo, 200 partida Osasunarekin
Agentziak | Erredakzioa
'Oso harro nago, pozik, ez da erraza zenbaki hauetara heltzea', adierazi du Lizarrako jokalariak.
Oier Sanjurjo Osasunako kapitainak 200 partida bete zituen igande honetan, Granadaren aurkako norgehiagokan, elastiko gorritxoarekin. 31 urte dituela eta nafarren lehen taldearekin debutatu zuela bederatzi urte igaro diren honetan, mito bat bihurtu da talde nafarrean.
"Oso harro nago, pozik, ez da erraza zenbaki hauetara heltzea", adierazi du Lizarrako jokalariak.
Bere ibilbidea laburbiltzerako orduan, "emozioz beterikoa" izan dela azaldu, "positiboak zein negatiboak".
Nabarmendu duenez, lehen taldearekin debutatu zuen garaian, 2007an, "ez ziren garai errazak izan; izan ere, taldeak oso lehiakorrak ziren", eta, ondorioz, utzita atera behar izan zen Celtara 2011-2012 denboraldian.
Izandako bizipenen artean "bereziki" nabarmendu ditu Lehen Mailarako igoera lortzea Enrique Martin entrenatzaile zuela 2015-2016 denboraldian. Gogorragoak ere ekarri ditu gogora, joan zen urtean pairatutako jaitsiera, besteak beste.