Lehiaketa Batzordean
Osasunak Nasticen aurkako partida irabazitzat emateko eskatuko du
Erredakzioa
Lehiaketa Batzordeari egingo dio eskaera, klubak uste baitu Gimnastic Tarragona taldea ez agertzean erori dela. Partida 3-0eko emaitzarekin irabaztea eskatuko du klub gorritxoak.
Osasunak errekurtsoa aurkeztuko du Lehiaketa Batzordean, Gimnastic Tarragonaren aurkako partida irabazitzat ematea eskatuz. Nastic ez agertzean erori dela uste du klub gorritxoak eta norgehiagoka 3-0eko emaitzarekin irabaztea eskatuko du.
Elurragatik bertan behera geratu zen Osasuna-Nastic partida. Ondoren, Osasunak 24 ordu beranduago jokatzea proposatu zion Nastici, baina Kataluniako taldeak ezezkoa eman zion gorritxoen proposamenari.
Nasticek araudia urratu duela argudiatuko du, Espainiako Federazioaren 5 zenbakiko 17. disposizioan oinarrituta: "Profesional mailako txapelketetan, egutegi ofiziala estua dela jakinda, epaileak partida bertan behera uztea erabakitzen badu, talde bisitaria neurketa jokatzen den herrian edo hirian geratuko da, partida jokatzeko aukera badago, hurrengo 24 orduetan joka dadin".
Partida zuzentzeko izendatuta egon zen LuisMario Milla Alvendiz epaileak honakoa adierazi zuen aktan: "Partida hurrengo 24 orduetan jokatzeko aukera ikusita, Espainiako Federazioaren 5 zenbakiko 17. disposizioak dioen legez, Gimnastic Tarragona SAD taldeko delegatuak ezezkoa eman dio neurketa datorren 24 orduetan jokatzeari".