Igande honetan
Pandiani hobeto dago, baina Racingen aurka ere baja izango da
Erredakzioa
Sergio Fernandezek normal entrenatu du, baina horrek ez du esan nahi neurketa jokatzeko prest dagoenik.
Osasunako Walter Pandini aurrelaria baja izango da asteburu honetan ere taldeak Racingen aurka jokatuko duen partidan (igandean, 17:00etan). Pandianik ez du Osasunak jokatutako azken hiru partidetan parte hartu; Riazorren, Halagaren eta Kopan. Ostiral honetan erresonantzia magnetikoa egin diote eta ondo atera da, baina hurrengo astera arte ez du taldekideekin entrenatzen hasiko.
Javier Camuñas ere baja izango da, ez da ezta Taxoarreko zelaietara atera ere egin. Bestalde, Sergio Fernandezek normal entrenatu du, baina zalantza da oraindik ere.