Larunbatean, 20:00etan
Atletico-Osasuna: Etxetik kanpoko madarikazioa hautsi behar dute
Erredakzioa
Etxetik kanpoko maila hobetzeko beharra dute gorritxoek Reyno de Navarrako maila onari etekin handiagoa ateratzeko.
Osasunak Atletico Madrilen aurka jokatuko du larunbat honetan Vicente Calderones (20:00etan) etxetik kanpoko maila hobetzeko beharrarekin eta bi garaipen lotzeko helburuarekin sailkapenaren tarte lasaian postua sendotzeko.
Gorritxoek Hercules jipoitu zuten azken jardunaldian Reyno de Navarran. Etxean 11 partida daramatzate Ligan partidarik galdu gabe, baina 13 batzen dituzte etxetik kanpo garaipenik lortu gabe.
Talde nafarrak lau puntuko tartea zabaldu du jaitsiera-postuekiko etxean erautsitako sendotasunari esker. Reyno de Navarratik kanpoko madarikazioarekin amaitzeko azken jardunaldietako hamaikakoa errepikatuko du Jose Antonio Camachok.
Ustezko hamaikakoak:
Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Domínguez, Filipe Luis; Reyes, Assuncao, Tiago, Simao; Forlán eta Kun Agüero.
Osasuna: Ricardo; Damiá, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam; Juanfran, Soriano, Masoud; y Aranda.
Epailea: González González
Futbol-zelaia: Vicente Calderón.
Ordua: 20.00.