Igandean, 17:00etan
Osasunak garaipena behar du Sportingen aurka Reino de Navarran
Erredakzioa
Pandiani, Ruper eta Lolo min harturik daude eta Monrealek ere ezingo du jokatu egotzia izan baitzen Vicente Calderonen.
Osasunak Reino de Navarran jokatuko du igande honetan (17:00etan) Sportingen aurka. Xixongoak aurkari zuzenak dira maila mantentzeko lehian.
Talde gorritxoak hiru puntuko abantaila du 18. sailkatuarekiko eta bi puntuko abantaila Sportingekiko. Partida honetarako baja dira min harturik dauden Pandiani, Ruper eta Lolo. Monrealek ere ezingo du jokatu txartel gorria ikusi baitzuen Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen. Krisztian Vadocz zuen lesiotik errekuoperatu da deialdian sartu da.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Ricardo; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Nelson; Puñal, Nekounam; Juanfran, Soriano, Masoud edo Camuñas; eta Aranda.
Sporting: Juan Pablo; Lora, Ivan Hernandez, Gregory, Jose Angel; Eguren, Rivera; Nacho Novo, Carmelo edo Ayoze, De las Cuevas; eta Barral.
Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes.
Zelaia: Reyno de Navarra.
Ordua: 17.00etan.