Itxi

Partidara berandu heldu dira

Osasuna-Bartzelona (0-3): Barça bikain zelaian, tamalgarri zelaitik at

Erredakzioa

Guardiolarenek lidertza sendotu dute garaipena lortuta 52 minutu beranduago hasi den partidan, Barça berandu iritsi baita Reyno de Navarrara hasiera batean ez dutelako nahi izan Iruñara trenez joan.

Bartzelonak&' || 'nbsp;Osasuna mendean hartu du&' || 'nbsp;Reyno de Navarran (0-3), aurreikusita zegoena baino 52 minutu beranduago hasi den partida, Barçako espedizioak&' || 'nbsp;Iruñara trenez ez joateko egin dituen trikimailuen erruz.

Talde katalana Reyno de Navarrara partidaren hasiera-ordua baino lau minutu lehenago heldu baita. Bartzelona Zaragozara trenez joan da eta Zaragozatik Iruñara autobusez. Bartzelona txistu-hotsarekin hartu dute Reynoko zaleek, ez baita ulertu Iruñan Barçaren jarrera.

Talde gorritxoak, Bartzelonak berotzeko oso denbora gutxi izan duela jakitun, intentsitate handia sartu dio partidari hasiera-hasieratik, talde katalana ezustean harrapatzeko nahiarekin. Eta ia lortu dute Nekounamek eta Sorianok gol-aukerak izan baitituzte.

Barça loalditik esnatu da, baloia hartu du eta partida Bartzelonaren partidetan ohikoa izaten den bideetan jarri du. 26. minutuan Pedrok, gainera, gola egin du. Aurrelariak Messiren pase bikaina jaso eta azpitik Ricardo gainditu du.

Osasunari kosta egin zaio partidaren erritmo berriari heltzea, batez ere Guardiolaren taldeak baloiaren jabetza hartu duelako guztiz. Zortea ere ez du alde izan talde gorritxoak, 40. minutuan bere lehen aldaketa egin behar izan baitu: Camuñasek zelaia utzi du eta soropilean sartu da Walter Pandiani.

Bigarren zatia hobeto hasi dute gorritxoek, Pandianiren sarrerak eragin duen eskema-aldaketari esker, hein handi batean. Etxekoen erasoko-erreferentzia izan da uruguaitarra.

Baina ezinean aritu dira Valdesen ate-inguruan, arriskurik sortu gabe. Osasunak garesti ordaindu du. 64. minutuan, Messik korrikaldi polita egin eta baloia Ricardoren atean jarri du ezker-hankarekin, partida erabakita utzita.

Badaezpada, Teixeira Vitienesek penaltia adierazi du Osasunaren area barruan, Messik ez du huts egin eta hirugarrena egin du 82an.

Bartzelonaren hamaikagarren erakustaldia berdegunean, baina tamalgarria zelaitik kanpo izan duen jarrera, trikimailuekin aritu baitira neurketa igandera arte atzeratzeko asmoarekin.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Ricardo; Nelson,Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Puñal (Lolo, m.77), Nekounam; Juanfran,Soriano (Lekic, m.61), Masoud; eta Camuñas (Pandiani, m.41).

3 -Bartzelona: Valdés; Alves, Piqué, Puyol, Abidal; Xavi (Keita, m.82),Busquets, Iniesta; Villa (Bojan, m.88), Messi eta Pedro (Jeffren, m.88).

Golak: 0-1, m.26: Pedro. 0-2, m.65: Messi. 0-3, m.83: Messi, penaltiz.

Albisteak (1)

Bideoak (2)