CA Osasuna
Damia taldearekin entrenatu da eta Pandiani ez da prest egongo
Erredakzioa
Camachok atsedena eman dio Aranadari Taxoareko zelaiak oso gogor baitzeuden izozteak direla eta.
Osasunak ostegun honetan burutu du asteko bigarren lan saioa Taxoaren. Zaragozaren aurka igandean Reino de Navarran jokatuko duten urteko azken partida prestatzen ari dira gorritxoak.
Albiste ona Damiak taldearekin entrenatu duela izan da. Hegaleko jokalari katalana min harturik egon da azken bi asteotan eta ez du arazorik izan entrenamendua taldekideen erritmo berean burutzeko.
Javier Camuñas eta Roberto Lopez, ''Rúper'' baja dira Osasunan, baina bi jokalari hauei Pandianiren baja batuko zaie seguruenik. Aurrelari uruguaiarra min harturik dago eta ez du entrenamendua burutu.
Jose Antonio Camacho entrenatzaileak atsedena eman dio Aranadari Taxoareko zelaiak oso gogor baitzeuden izozteak direla eta. Aurrelariak, ordea, ez du minik, baina lesiotik atera denez ez du Aranda arriskuan jarri nahi izan.