Itxi

Bazkideen erabakia

Osasunak Sadar birmoldatzea proposatuko du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Klub gorritxoak estadioa birmoldatzea proposatuko die bere bazkideei, eta parte hartze prozesu irekia bultzatu nahi du.

Sadar. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak Sadar birmoldatzea proposatuko die bazkideei, eta parte hartze prozesu irekia egin nahi du. Estatutuen arabera botoa emateko eskubidea duten bazkide guztiek izango dute parte hartzeko aukera, euren etxea dena nola birmoldatuko duten zehazteko. Bozketa Osasunak etxean jokatzen duen partida batean egin nahi dute, ahalik eta bazkide gehienek parte har dezaten.

Fase horretara iritsi arte, Zuzendaritza Batzordeak bideragarriak diren proiektu batzuk aukeratuko ditu. Behin proiektuak aukeratuta eta bazkideen botoak jasota, Zuzendaritza Batzordeak Ezohiko Batzar Nagusia deituko du, eta konpromisarioek bazkideek hautatutako birmoldaketa integrala edo beharrezko oinarrizko birmoldaketa egin behar den aukeratu beharko dute.

Handiagoa, eskuragarriagoa eta denbora berrietara egokitua

Sadar estadio erosoagoa egitea da birmoldaketaren helburua. Handiagoa eta eskuragarriagoa egiteaz gain, gaur egunera egokitua egotea da jomuga. Gutxienez, 23.000 zalerentzako tokia izango du Sadarrek birmoldatu ostean.

Osasunaren arabera, Sadar birmoldatzeko proiektuek gehienez ere 16 milioi euroko aurrekontua (BEZ aparte) izango dute. Baldintza hori derrigorrezkoa izango da konkurtsoan parte hartu ahal izateko.

Albisteak (3)