2020ra arte
Osasunak Imanol Garcia fitxatu du
Erredakzioa
Nafarroako erdilariak 2020. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde gorritxoarekin.
Osasunak Imanol Garcia fitxatu du 2020. urteko ekainaren 30era arte. Nafarroako erdilaria Vila-real taldetik dator eta Osasunak ez du ordaindu jokalariaren fitxaketagatik. Hori bai, Osasunak erdilaria saduz gero, Vila-realek kostatzen duenaren %25 jasoko du.
Nafarroako erdilariak 4 milioi euroko etete-kalusula izango du Bigarren Mailan eta 8 milioi eurokoa Lehen Mailan. Ondorengo egunetan osasun-azterketak pasako ditu, eta astelehenean hasiko da taldekideekin entrenatzen.
Imanol Garcia Lugea (1995eko abenduak 26; Eskiroz, Nafarroa) Osasunaren harrobian ibilitako erdilaria da. 2016-2017 denboraldian 10 neurketa jokatu zituen lehen taldearekin. Ondoren, Vila-realek fitxatu zuen bigarren taldean jokatzeko. Orain, Imanol Osasunara itzuliko da lehen taldeko jokalaria izateko.