Lau denboraldirako
Osasunak Nacho Vidal fitxatu du
Erredakzioa
Klub gorritxoak eta jokalariak lau urterako kontratua sinatu dute. Vidal, Valentzia taldetik dator.
Osasunak Nacho Vidal fitxatu du datozen lau denboraldietarako. Nafarroako kluba eta Valentzia akordiora iritsi dira, eta Osasunak ez duen arren ordaindu fitxaketagatik talde valentziarra jokalariaren eskubide ekonomikoen %50arekin geratzen da. Vidalek 30 milioi euroko etete-klausula izango du.
Ignacio "Nacho" Vidal Miralles (1995eko urtarrilak 24; Campello, Alacant) jokalariak 23 urte ditu, eta ezker hegaleko defentsa postuan jokatzen du. Valentzia Mestalla taldean jokalari garrantzitsua izan ostean, 2017-2018 denboraldian Valentziarekin jokatu zuen Lehen Mailan. Vidalek Ligako 7 partida jokatu zituen eta Errege Kopako bi neurketa. Lehen Mailan bere lehen gola sartu zuen Realaren aurkako partidan (2-3).