Itxi

Igandean, 20:00etan

Sevilla-Osasuna: Gorritxoek etxetik kanpo ezustekoa eman nahi dute

Erredakzioa

Camacho hamaikakoan aldaketa ugari egin beharko ditu Masoud, Nekounam, Monreal, Pandiani, Camuñas eta Ruper ez baitaude jokatzeko prest.

Jose Antonio Camachok lehen taldeko hamazazpi jokalari baino ez ditu prest Sevillari aurre egiteko. Horregaitik entrenatzaile gorritxoak Annunziata gaztea sartu du biharko deialdian. Camuñas, Ruper, Panidani eta Monreal lesionaturik daude eta gainera Masoud eta Nekounam ez dira egongo Sanchez Pizjuan futbol zelaian.

Osasunak aurkari gogorra izango du aurrean 2011. urteko lehen norgehiagokan. Hala ere Camachopk argi eta garbi utzi Taxoaren emandako prentsaurrekoan bere taldearengan konfidantza osoa duela andaluziarren aurka emaitza on bat lortzeko.

Gregorio Manzanoren mutilek, bestalde, garaipenaren bidera itzuli nahi dute urte hasieran eta horrela, hiru puntuak lortuz zaleak lasaitu. Jesus Navas izan daiteke andaluziarren hamaikakoan berria, eskuin hegalariak bere lesioa atzean utzi baitu.

Deialdia: Riesgo, Ricardo, Damia, Nelson, Lolo, Flaño, Josetxo, Oier, Sergio, Annunziata, Puñal, Juanfran, Calleja, Soriano, Vadocz, Lekic Aranda eta Sola.