Itxi

Entrenamendua Taxoarren

Kike Sola (Osasuna): 'Etxean indartsuak izan beharra dugu'

Erredakzioa

Bere egoerari buruz honakoa esan du: 'Futbolari batek nahi duena jokatzea da. Batzutan gogorra da, baina psikologikoki ondo nago, heduagoa naiz orain', gaineratu du.

Sevillan jasotako porrota ''pena'' izan zela adierazi du gaur Kike Solak Osasunaren entrenamenduaren ostean. Aldi berean etxean, Getaferen aurkako partidarako, indartu egin behar direla esan du. ''Real Madrilen aurka galdu eta gero gogoekin etorriko da Getafe, baina gu partida irabaztera zelairatu behar gara lehen minututik".

Bere egoerari buruz honakoa esan du: ''Lan egiteko nago. Sevillakoa azken egunotan nik egindako lanari saria izan zen. Igandean konfiantzarekin nengoen eta askoz langileagoa''. Baina egoera ''nahiko zaila'' dela aitortu du. ''Futbolari batek nahi duena jokatzea da. Batzutan gogorra da, baina psikologikoki ondo nago, heduagoa naiz orain'', gaineratu du.



Albisteak (1)