Itxi

17:00etan

Osasuna-Getafe: Aurrera pausua emateko garaipena beharrezkoa da

Erredakzioa

Nafarrek hiru puntuak behar dituzte, azken bost jardunaldietan garaipena ezagutu ez dutelako. Michelen taldeak puntu garrantzitsuak ateratzen ditu etxetik kanpo.

Osasunak garaipena behar du garaipenik gabeko bost jardunaldi eta gero. Gorritxoek egutegi gogorrari aurre egiteko eta lasaitasuna hartzeko hiru puntuak beharko dituzte. Azken bost jardunaldietan soilik 2 puntu lortu dituzte Camachoren mutilek, baina hala ere, jaitsiera postuetatik lau puntura mantentzen da Osasuna.

Iruñeko taldeko entrenatzaileak, Jose Antonio Camachok, bi jokalari berreskuratu ditu Getaferen aurka jokatzeko: Javier Camuñas madrildarra eta Walter Pandiani Uruguaitarra.