Lesionatuta heldu da
Osasuna: Cejudoren aurkezpena atzeratu da
Erredakzioa
Talde gorritxoak osasun probako emaitza guztiak izan arte itxaron nahi du.
Osasunak Alvaro Cejudoren aurkezpena atzeratu egin du osasun probetako emaitza guztiak ondo jakin arte. Jokalaria belauneko lesio batekin heldu da Taxoarera eta nafarrek minaren zehaztasun guztiak jakin nahi dituzte akordioa itxi baino lehen.
Gorritxoen kirol zuzendariak, Angel Martin Gonzalezek ondo azaldu du atzerapenaren zergaitia: "jokalariarekin zailatasun txiki bat izan dugu. Bagenekien minduta zetorrela, baina irudiak ez dira argiak eta guztia ondo konfirmatu nahi dugu. Ez dugu nahi aurkezpena azkar egin jokalariaren egoera fisikoa argitu baino lehen. Kontaktuen egon gara eta bere minaren berri izan dugu, hala ere, arazoa txikiagoa zela uste genuen."
Gainera, Angel Martinen hitzetan; "Jokalariak belaunean kolpea du eta orain dela hilabete bat inflamazioa izan zuen. Gauzak hobeto ikusi beharko ditugu, baina kolpea hor dago eta jokalariak sendatzeko zenbat denbora beharko duen argitu beharko da. Proba gehiago egingo dizkiogu belaunean erabaki bat ahalik eta lasterren hartzeko".