2-1
Oviedon galdu du Osasunak, neurketa irabazten hasi arren
Agentziak | Erredakzioa
Unai Garciak partida hasi eta berehala egin du lehenengo gola, baina bigarren zatian, gorritxoen aurretik jarri da Real Oviedo.
Real Oviedoren zelaian galdu du Osasunak, irabazten hasi arren. Gorritxoak aldeko emaitza goiztiarrean erosoegi sentitu dira, eta garesti ordaindu dute.
Neurketa hasi eta bi minutura, Unai Garciak aurretik jarri du Osasuna, Alfonso Herrero atezainak urrundu ez duen korner jaurtiketa batean.
Golaren ostean, Jagoba Arrasateren taldeak ordena mantendu du atzean, eta arazorik gabe golik jaso gabe heldu da atsedenaldira.
Bigarren zatian, baina, aldaketak egin ditu etxeko taldeak, erasora jokatzeko asmoarekin. Unai Garcia goleatzaileak bere atean errematatu du Oviedoren erdiraketa batean.
Etxekoak hobeto aritu dira presioan. Lillok, gainera, bi txartel hori ikusi ditu, eta zelaia utzi behar izan du. Estrategia jokaldi batean, Saul Berjonek gola sartu du falta jaurtiketa batean. Rubenek ezin izan du baloia harrapatu.
FITXA TEKNIKOA
Real Oviedo: Alfonso Herrero; Mossa, Forlin (Ibra, 55. min), Christian, Javi Hernandez, Diegui Johannesson (Aaron, 85. min); Tejera, Folch (Javi Muñoz, 87. min) ; Berjon, Barcenas eta Joselu.
Osasuna: Ruben; Lillo, Aridane, Unai Garcia, Clerc; Fran Merida, Oier; Torres (Xisco, 72. min), Ruben Garcia, Kike Barja (Nacho Vidal, 77. min) eta Brandon (David Garcia, 84. min) .
Golak: 0-1 2. min: Unai Garcia; 1-1 62. min: Unai Garcia (b.a.); 2-1 90. min: Berjon.