2-3
Azken hasperenean irabazi du Osasunak
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Extremaduran gailendu dira gorritxoak luzapenean etxetik kanpoko aurreneko garaipena eskuratuz. Bertakoak aurreratu egin dira markagailuan baina Osasunak irauli egin du emaitza (2-3).
Osasunak azken hasperenean irabazi du Extremaduraren aurka, honen akatsez baliaturik markagailua irauliz eta etxetik kanpoko lehen garaipena eskuratuz (2-3).
Gauzak horrela, txanponaren bestaldean, gorritxoak gailendu izateak Sabas entrenatzailearen behin betiko kanporatzea ekarri du Daniel Lopez Ramos, Extremadurako zuzendariak iragarri duenez. Astelehenetik aurrera, beraz, pedro Jose bigarren entrenatzailea izan da taldearen gidaritzapean.
Iñigo Lopezek norbere taldearen atean gola sartzearekin batera eta Djalóren kanporaketa eskas batekin, Iruñakoek hirugarren gola eskuratu zuten, eta honek eztanda itzela eragin zuen harmailan, zaleak ez baitaude konforme taldearekin.
Garaipen honekin batera, Osasunak 19 puntu ditu bere gain eta postu ona du sailkapenean, goiko partean kokatuz; Extremadura, bederatzirekin gelditu delarik.
Fitxa teknikoa:
2 -. Extremadura: Alvaro Fernandez; Alex Diez, Djalo, Iñigo López, Balbi (Borja Granero, 43.min); Fausto Tienza (Willy, 75.min), Roberto Olabe, Valverde, Zarfino; Kike Marquez (Chuli, 65.min) y Enric Gallego.
3 -. CA Osasuna: Rubén; Lillo (Nacho Vidal, min. 45), Aridane, Unai García, Clerc; Roberto Torres, Oier, Fran Mérida, Rubén García; Juan Villar (David García, min. 79) y Brandon (David Rodríguez, 45.min).
Golak: 1-0, Fausto Tienza (18.min); 2-0 Enric Gallego (39.min); 2-1 Oier (41.min); 2-2 Iñigo Lopez (P.P. 74.min); 2-3 Roberto Torres (90+3.min).
Epailea: Arcediano Monescillo.