Itxi

Igandean 17:00etan

Osasuna: Espanyolen aurka egingo du debuta Mendilibarrek

Erredakzioa

Hutsune garrantzitsuak ditu Osasunako entrenatzaileak aurrean zein atzean eta Ehki atzelari gaztea deitu du 19ko deialdia osatzeko.

Ekhi gaztea da Jose Luis Mendilibarren aurreneko deialdian nobedade nagusia. Nafarrek Espanyol hartuko dute igandean 17:00etatik aurrera, jarraian hiru porrot jaso dituen Espanyol.

Hutsune garrantzitsuak ditu Osasunako entrenatzaileak aurrean zein atzean eta Ehki atzelari gaztea deitu du 19ko deialdia osatzeko. Gainontzean ez du taldeari buruzko argibiderik eman, baina Osasunak Osasuna izaten jarraituko duela esan du, hau da, batez ere etxean orain arte txukun ibili denez, ez daukala zentzurik taldearen jokamoldea goitik behera aldatzen hastea.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Josetxo, Monreal; Puñal, Nekounam; Masoud, Camuñas, Calleja; eta Pandiani.

Espanyol: Kameni; Chica, Amat, Galan, David Garcia; Duscher, Javi Marquez; Luis Garcia, Verdu, Callejon eta Sergio Garcia.

Epailea: Perez Lasa
Estadio: Reyno de Navarra
Ordua: 17.00.



Albisteak (2)