Ohiko Batzar Nagusia
Osasunako bazkide konpromisarioek 2019ko aurrekontuak onartu dituzte
Erredakzioa
Ohiko Batzar Nagusian onartuta geratu dira 21,2 milioi euroko diru-sarrerak eta 19,6 milioi euroko gastuak dituzten aurrekontuak.
Osasunako bazkide konpromisarioek 2019ko aurrekontuak onartu dituzte igande honetan egin den Ohiko Batzar Nagusian. 21,2 milioi euroko diru-sarrerak eta 19,6 milioi euroko gastuak barneratzen dituzten aurrekontuak onartuak izan dira, aldeko 183 botorekin, aurkako 30ekin eta 8 abstentziorekin.
Igande honetakoa, aurrekontuak onartzeko egiten den bigarren Ohiko Batzar Nagusia da, duela hilabete t'erdi baztertu egin baitzituzten aurrekontuak bazkide konpromisarioek. Orduko aurrekontuek 19,4 milioi euroko diru-sarrerak eta 19,1 milioi euroko gastuak aurreikusten zituzten.