Itxi

Kontratu berritzea

Oier Sanjurjok 2020ra arte berritu du Osasunarekin

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Taldeko kapitainak 8 milioi euroko klausula izango du Bigarren Mailan, eta klausula 10 milioira igoko da taldea Santander Ligara igoz gero.

Oier Sanjurjo

Oier Sanjurjo kapitainak kontratua berritu du Osasunarekin, 2020ko ekainaren 30era arte, eta urtebete gehiago luzatzeko aukera izango du, helburuak betez gero.

Klubak adierazi duenez, harrobiko jokalariak 8 milioi euroko etete klausula izango du Bigarren Mailan, eta 10 milioi eurokoa izango da, taldea Lehenengo Mailara igotzen bada.

Atzelaria Jagoba Arrasateren hasierako hamaikakoan izaten da normalean, eta 17 partida eta 2 gol lortu ditu jada denboraldi honetan.

Oier Sanjurjok 2007an egin zuen debuta lehen taldearekin, eta Osasunan jokatu du ordutik, 2011-2012 denboraldian Celtan utzita jokatu zuenean izan ezik. Guztira, 244 partida ofizial jokatu ditu Nafarroako taldearekin.

Albisteak (4)