Kargatzen...
Itxi

2-1

Osasuna playoff postuetan sartu da Cadizi irabazita

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde gorritxoak 2-1 irabazi du Sadarren. Cadiz aurreratu da, baina Osasunak emaitza irauli du Ruben Garciaren eta Roberto Torresen golei esker.

Osasunak garaipena lortu du Cadizen aurka. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 2-1 irabazi dio Cadizi Bigarren Mailako 20. jardunaldiko norgehiagoka, eta talde gorritxoa playoff postuetan sartu da. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea 5. da sailkapenean, 35 punturekin.

Bizi hasi da Sadarreko partida. Bi taldeek sasoi onean amaitu zuten 2018. urtea eta berria era berdinean hasi nahi izan dute. Cadiz aurreratu da, Alex Fernandezek 19. minutuan sartutako golari esker (0-1).  Osasunak, ordea, azkar erantzun du, eta neurketa berdindu du Ruben Garciak 25. minutuan sartu duen golarekin (1-1). Lehia berdinduta, gora joan da Osasuna, eta talde gorritxoak bigarren gola sartu du, Roberto Torresen bitartez (2-1), 35. minutuan.

Bigarren zatia oso parekatua izan da. Bi taldeei kosta egin zaie abagune argiak sortzea, eta areaz kanpotik egindako jaurtiketen bitartez saiatu dira gehien bat. Hori bai, talde gorritxoak abagune paregabea izan du 70. minutuan, baina Ruben Garciaren jokaldi on baten ostean, Juan Villarrek kanpora bidali du jaurtiketa, ate aurrean. Beste gol aukera argi bat izan du Osasunak 84. minutuan; Nacho Vidal bakarrik geratu da Cifuentes atezainaren aurrean, eta bere jaurtiketa kanpora joan da, atezainak ukituta. Azken txanpan, Osasunak arazo gehiegirik gabe eutsi dio emaitzari eta garaipena lortu du (2-1).

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Rubén Martínez; Lillo, David García, Unai García, Oier; Roberto Torres, Íñigo Pérez, Fran Mérida, Kike Barja (Nacho Vidal, m.69); Rubén García (Xisco, m.90), Juan Villar (Brandon, m. 79).

1 - Cadiz: Cifuentes; Oliván (Aketxe, m.46), Mauro, Kecojevic, Correa; Garrido, José Mari (Salvi Sánchez, m.56); Manu Vallejo, Álex, Izquierdo y Lekic (Dani Romera, m. 73).

Golak: 0-1, 19. min: Alex. 1-1, 26. min: Ruben Garcia. 2-1, 34. mn. Roberto Torres.

Epailea: Alvaro Moreno Aragon. Txartel horiak atera dizkie Osasunako Kike Barjari eta Cadizeko  Garridori eta Rober Correari.

 

Albisteak (3)