Itxi

Bozketa

Osasunako bazkideek El Sadarren osoko berrikuntzaren alde egin dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Harresi gorria" proiektuaren aukeratu dute. Kalkuluen arabera, berrikuntza lanek 16 milioi euroko kostua izango dute, BEZik gabe.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunako bazkideen % 90 El Sadarren osoko berrikuntzaren alde agertu dira aste osoan egindako bozketan. Eta aukeran zeuden bost proiektuen artean "Harresi gorria" izenekoa hautatu du gehiengo batek.

Bazkideek oinarrizko berrikuntza baten alde (644 boto) edo osokoaren alde (7.599 boto) egiteko aukera zuten. Halaber, bost proposamenen artean aukeratu ahal izan dute: "Harresi Gorria" (3.820 boto), "Sadar Berria" (1.718 boto), "Gotorleku gorritxoa" (287), "Gorri-Urdin" (1.022) eta "Sadar berria" (1.309).

Klub gorritxoak dituen 11.118 bazkideetatik 8.409k eman dute botua, erroldaren % 75,6k, aurreko bozketa guztietan izandako partaidetzarik handiena, Osasunak berak Youtuben azpimarratu bezala.

Kalkuluen arabera, erreformak 16 milioi euroko kostua izango du, BEZ barik, eta, ondorioz, klubak 23 milioiko mailegua eskatu beharko du egungo zorra (7 milioi inguru) eta erreformarako 16 milioiak bateratzeko. Horrela, urtean 1,5 milioi ordaindu beharko dituzte.




Albisteak (3)

Bideoak (1)