Gaur, 21:00etan
Osasunak Malaga irabazi eta lehen postua berreskuratu nahi du
eitb.eus
Gorritxoek andaluziarrak bisitatuko dituzte gaur La Rosaledako futbol-zelaian emaitzen bolada onari eusteko erronkarekin.
Osasunak eta Malagak 2. Mailako 29. jardunaldiko azken partida jokatuko dute gaur La Rosaledako futbol-zelaian gaueko 21:00etan. Nafarrek 54 puntu dituzte eta Granadak 56, beraz, garaipena beharrezkoa dute lehen postua berreskuratzeko.
Malagak, ordea, 50 ditu, beraz irabaziz gero bi taldeen arteko diferentzia handituko lirateke.
Jagoba Arrasateren taldeak etxean jokatutako azken bi partidak, Zaragozaren eta Nasticen aurka, irabazi ditu eta bolada horri eutsi nahi diote Malagan. Juan Ramon Muñizek, andaluziarren entrenatzaileak, Diego Lopez eta eta Adrian Gonzalez berreskuratuko ditu gaurko partidarako, baina, Dani Pacheco eta Aejo, aldiz, baja izango dira.
Ustezko hamaikakoak
Malaga: Munir; Ivan Rodriguez, Luis Hernandez edo Diego Gonzalez, Pau Torres, Ricca; Ontiveros, N'Diaye, Keidi Bare, Adrian; Gustavo Blanco Leschuk eta Harper.
Osasuna: Ruben Martinez; Nacho Vidal, David Garcia, Unai Garcia, Clerc; Oier, Fran Merida; Roberto Torres, Ruben Garcia, Rober Ibañez; eta Juan Villar.
Epailea: Isidro Diaz de Mera
Futbol-zelaia: La Rosaleda.
Ordua: 21.00.