Itxi

Denboraldi bat gehiago

Lillok Osasunarekin berritu du 2020ra arte

Erredakzioa

Kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira, bien arteko lotura urtebetez berritzeko.

Lillo. Argazkia: CA Osasuna

Osasuna eta Manuel Castellano Castro 'Lillo' jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko, 2020. urteko ekainaren 30era arte. Jokalaria 2017ko irailean iritsi zen Osasunara, eta aurtengo ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua. Lillok 3.000.000 euroko etete-klausula izango du.

Lillo, Aspen (Alacant) jaio zen 1989ko martxoaren 27an. Talde gorritxoarekin 52 partida jokatu ditu Bigarren Mailan eta bi gehiago Kopan. Lesionatuta egon zen, baina igandean berragertu zen Rayo Majadahondaren aurkako neurketan minutu batzuk jokatuta.

Bere jaioterriko C. F. La Coca de Aspe taldean hasi zen futbolera jokatzen, eta azkar fitxatu zuen Valentziak harrobirako, Murtziaren harrobitik pasatu ostean. Geroago Almeriak fitxatu zuen, eta urtebete Alcoyanon jokatu ondoren, Eibarrek fitxatu eta Lehen Mailara igotzea lortu zuen talde armaginarekin. Eibarren hiru denboraldi eman ostean, Sporting Gijonek fitxatu zuen. Denboraldi bat egon zen Asturiasko taldean, eta, orduan fitxatu zuen Osasunak.

Asteartean eskainiko du prentsaurrekoa Lillok, Braulio Vazquez kirol-zuzendariarekin batera, kontratu-berritzearen xehetasunak eskaintzeko.


Albisteak (3)