Igandean, 21:00etan
Osasuna-Atletico: Salbazioa bideratuko lukeen garaipenaren bila
Erredakzioa
Talde nafarrak hiru puntuak lortuz gero maila mantentzearen helburura gertuago egongo litzateke. Josetxo, Oier, Coro eta Pandiani deialditik at geratu dira.
Osasunak Atletico Madril izango du aurkari igande honetan 21:00etan Reyno de Navarran jokatuko den partidan. Nafarroan jokatutako partidetako estatistika alde dute gorritxoek eta bi talde hauen artean lau puntuko aldea besterik ez dago.
Mendilibarrek taldea zuzentzen duenetik bolada onean da Osasuna. Gorritxoek 18 puntutik 13 lortu dituzte entrenatzaile berriarekin. Garaipena lortuz gero, salbazio oso gertu izango luke Osasunak baita Europako postuak ere.
Osasunaren hamaikakoa honakoa izan daiteke: Ricardo; Nelson, Lolo, Sergio, Monreal; Puñal, Nekounam, Cejudo, Soriano, Camuñas eta Kike Sola.
Deialdia honako jokalariek osatzen dute: Riesgo, Flaño, Damiá, Vadocz, Calleja, Masoud eta Lekic. Deialditik at geratu dira Josetxo, Oier, Coro eta Pandiani.