Itxi

Fitxaketa

Brandon, Osasunaren estreinako fitxaketa Lehen Mailarako

Erredakzioa

Leer en Castellano

Osasunak bi milioi euro ordainduko dizkio Stade Rennaisi, jokalaria fitxatzeko. Hiru urterako kontratua sinatuko du, 2022ko ekainaren 30era arte. 25 milioi euroko etete-klausula izango du.

Brandon Thomas, 38. jardunaldiko Cadiz - Osasuna partidan. Argazkia: C.A. Osasuna

Osasunak Brandon Thomas fitxatuko du datozen egunetan. Hala jakinarazi zuen talde gorritxoak astelehenean, taldearen igoera konfirmatu ostean. Aurrelariak, 2022ko ekainaren 30era arte sinatuko du kontratua Osasunarekin.

Utzita jokatu du Brandonek Osasunan denboraldi honetan, eta klubak Stade Rennais taldeari bi milioi euro ordainduta erosiko du aurrelaria. Brandonek 25 milioi euroko etete-klausula izango du. Osasunak jokalariaren eskubide federatiboak izango ditu oso-osorik, eta eskubide ekonomikoen %50.


Albisteak (3)