Kargatzen...
Itxi

Hirugarren Maila

Osasuna Promesas 2. B mailara igo da

Erredakzioa

Leer en Castellano

Portugalete, Sestao River, Alaves B eta Mutilverak bigarren kanporaketa jokatuko dute. Peña Sport, Beti Kozkor eta San Ignacio, aldiz, 2. B mailan jokatzeko aukerarik gabe geratu dira.

Osasuna Promesas taldea gol bat ospatzen. Argazkia: Twitter Osasuna (@CAOSASUNA)

Osasuna Promesas taldeak Bigarren B Mailan jokatzeko igoera lortu du, Cadiz B taldea 3-1 menderatu ostean (markagailu orokorra: 4-1). Portugalete, Mutilvera eta Alaves B taldeen ametsa bizirik dago oraindik, eta igotzeko bigarren kanporaketa jokatu beharko dute. Bigarren kanporaketa horretako partiden zozketa astelehenean egingo dute, 16:30ean, Las Rozasko Futbol Hirian. Bestalde, Peña Sport, Beti Kozkor eta San Ignacio galtzaile atera dira, eta, beraz, igoerako play-offetik kanpo daude.

Gorritxoek joaneko partidan Cadizen lortutako 0-1ekoa ona egin dute igandean, Cadiz B-ren aurka jokatutako partida (3-1) irabazita. Halere, Cadizko taldea irabazten hasi zen (0-1), baina Osasunak buelta eman zion markagailuari, Ivan Barberok lortutako hiru golen bitartez. Bi partidetako emaitzari esker (4-1), Osasuna Promesasek Bigarren B Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian.

Hirugarren Mailako beste euskal txapeldunak, Portugalete taldeak, Llagosteraren aurkako bigarren partida irabazi behar zuen; izan ere, joaneko partidan 2-0 galdu zuen. Carlos Docandoren mutilek, baina, ezin izan zuten larunbatean Kataluniako taldearen aurka jokatutako partida irabazi (1-1), eta, ondorioz, ez zuen igoera zuzena lortu. Bizkaiko taldeak bigarren kanporaketa jokatu beharko du lehenengo kanporaketa irabazi duten euskal taldeekin batera; Mutilvera, Sestao River eta Alaves B.

Bestalde, Peña Sport, Beti Kozkor eta San Ignacio play-offetik at geratu dira, partida galduta. Beraz, Bigarren B Mailan jokatzeko eskura zuten ametsak ihes egin die, eta Hirugarren Mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian.

2. B Mailarako play-offeko partida guztien emaitzak:

- Txapeldunen kanporaketak:

* p. (Penaltietan erabakitako partida)

Ekainak 1, larunbata
Etxeko taldea   Emaitza (markagailu globala)  
Kanpoko taldea
Portugalete 1-1 (1-3) LLAGOSTERA
Ekainak 2, igandea
OSASUNA B 3-1 (4-1) Cádiz B
Real Jaén 2-1 (2-2) RACING FERROL
UM Escobedo 1-0 (1-6) YECLANO DEPORTIVO
PEÑA DEPORTIVA 2-1 (3-2) Tamaraceita
ORIHUELA 2-1 (3-1) Tarazona
HARO DEPORTIVO 1-0 (2-2) Zamora
GETAFE B 4-1 (4-3) Lealtad Villaviciosa
MÉRIDA 0-0 (0-0) p. Socuellamos


- Bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatutako taldeak, final-laurdenak:

Ekainak 1, larunbata
Etxeko taldea   Emaitza (markagailu globala)  
Kanpoko taldea
Peña Sport 0-1 (0-2) MOSTOLES
Naxara 1-1 (1-1) MUTILVERA
Antequera 2-1 (2-2) UTRERA
At. Horta 0-1 (0-1) MORALO
SD LOGROÑÉS 1-0 (2-1) Cayón
GIMNÁSTICA SEGOVIANA 3-0 (3-0) Churra
Laredo 0-2 (0-3) NUMANTZIA B
Illuerca 3-1 (3-3) EL PALO
LORCA DEPORTIVA 3-0 (3-1) Sariñena
Tropezón 1-4 (3-8) POBLENSE
Ekainak 2, igandea
Compostela 3-2 (3-3) ALAVÉS B
SESTAO RIVER 2-1 (3-2) Toledo
MALLORCA B 4-0 (4-0) Beti Kozkor
MARINO DE LUANCO 2-0 (2-0) San Ignacio
BERGANTIÑOS 5-0 (7-0) Covadonga
Las Rozas 3-0 (3-2) At. Saguntino
Mensajero 1-1 (1-2) ALONDRAS
Caudal Deportivo 1-1 (1-1) UNIÓN VIERA
Ceuta 1-1 (2-3) PRAT
L'Hospitalet 2-1 (2-2) ALGECIRAS
Lorca 1-2 (2-3) ALCOBENDAS
LINARES DEPORTIVO 2-0 (1-2) Tenerife
LA NUCIA 2-1 (4-1) UD Logroñes
Olimpic Xàtiva 0-3 (1-4) VILLAROBLEDO
Cacereño 2-2 (2-2) FORMENTERA
ARANDINA 3-0 (4-2) Deportivo Aragón
VILLARUBIA 1-0 (2-1) Coria

Albisteak (4)