Itxi

2023ra arte

Ruben Garciak Osasunan jarraituko du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Levantek utzita jokatu du talde gorritxoan, eta klubak hiru milioi euro ordaindu dizkio klub valentziarrari. Jokalariak 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Osasunarekin.

Ruben Garcia. Argazkia: @CAOsasuna

Ruben Garciak Osasunan jarraituko du. Jokalariak talde gorritxoan osatu du 2018-2019 denboraldia Levantek utzita, eta Osasunak fitxatu egin du, talde valentziarrari hiru milioi euro ordainduta. Horrez gain, datozen bi denboraldietan, sasoi bakoitzeko 250.000 euro gehiago ordaindu beharko dizkio Osasunak Levanteri.

Levantek Ruben Garcia berrerosteko aukera zuen, eta Osasunari jokalaria erosteko asmoa zuela jakinarazi zion. Ruben Garciak zazpi milioi euroko etete-klausula izango zuen Levantek erosiz gero, eta 3,5 milioi eurokoa beste talde batzuentzat, Osasuna talde horien artean egon gabe. Hala ere, bi taldeak akordiora iritsi dira, eta hiru milioitan itxi dute akordioa. Ruben Garciak, 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Osasunarekin, eta 7,5 milioi euroko etete-klausula izango du.

2018-2019 denboraldian utzita heldu zen Ruben Garcia (1993ko, uztailak 14; Xativa, Valentzia) Osasunara, eta urtebetean zaleei gehien gustatu zaien jokalarietako bat izan da. Talde gorritxora iritsi aurretik, 112 partida jokatu zituen Lehen Mailan, Levante eta Sporting (utzita) taldeetan. Osasunan oso maila ona eskaini du, zazpi gol sartuta. Gainera, zaleen maitasuna ere bereganatzea lortu du.


Albisteak (3)