Kontratua
Osasuna eta Imanol Garcia kontratua desegiteko akordio batera heldu dira
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako taldearen harrobiko jokalariak 2020ko ekainaren 30ra arte kontratua zuen.
Osasunak eta Imanol Garciak jokalariaren kontratua desegitea akordatu dute. Izan ere, Ekirotzeko jokalariak 2020ko ekainaren 30ra arte kontratua baitzuen.
Nafarroako taldearen harrobiko jokalarik lehen taldearekin jokatu du 2018/19 denboraldian. Hala ere, ez ditu partida partida asko jokatu: Ligako hiru eta Errege Kopako bakarra.
Horregatik, 23 urteko jokalaria Gimnasticen utzita amaitu zuen denboraldia.