Itxi

Hil edo bizikoa

Getafe-Osasuna: Nafarrek gutxienez puntu bat behar dute

Erredakzioa

Nekounam hasierako hamaikakora itzuliko da madrildarren aurka. Mendilibarrek Coro, Ruper, Aranda eta Josetxo deialditik at utzi ditu.

Osasunak puntu bat behar du gutxienez mailari eusteko. Hala ere, Michelen Getafek ez dizkie gauzak erraz jarriko Iruñekoei, 40 puntu baitituzte urdinek. Hori dela eta partida hil edo bizikoa izango da madrildarrentzat.

Entrenatzaile bizkaitarrak deialditik at utzi ditu Ruper, Aranda, Josetxo eta Coro, baina Nekounam hasierako hamaikakorea itzuliko da partida bateko zigorra bete ondoren. 18 jokalaria, Ricardo, Damia, Sergio, Miguel Flaño, Monreal, Puñal, Nekounam, Cejudo, Vadocz, Camuñas, Kike Sola –ustezko hamaikoa-, Riesgo, Lolo, Oier, Calleja, Soriano, Lekic eta Pandiani dira.